Durangoko “San Jose Jesuiten”ikastetxean kamerak jarri dituzte
Durangoko “San Jose Jesuiten”ikastetxean kamerak jarri dituzte, batik bat Harrera arazoengatik eta baita segurtasunagatik, nahiz eta, oraindik ez diren funtzionamenduan jarri.
Ikastetxe askotan jartzen dituzte kamerak sarreretan. Ikastetxe honetan ere jarri dituzte aste santuko oporretatik bueltan. Sarrerak hobeto kontrolatzeko eta harrera hobeagoa egiteko asmotan eta asteburuan segurtasun neurri modura.
Albiste honen gainean gehiago jakiteko “San jose Jesiten” ikastetxeko zuzendari Isabel Kapanagarekin egon gara kameren inguruko xehetasun guztiak jakin ditzagun. Berarekin elkarrizketa bat izan dugu eta kameren inguruko guztia azaldu digu:
(Eneko): Noiztik izan duzue kamerak jartzeko ideia?
- (Isabel): Bueno ba... ideia aurten sortu da indarrez, baina lehenagotik ere bagenuen pentsatua kamerak jartzea, batik bat, arreretan.
(Xabier): Nortzuk hartu dute erabakia?
- (Isabel): Beno ba erabakia zuzendaritza taldean hartu da, eta batez ere lan horretan inplikatuta daudenei komentatu diegu eta planteatu diegu lan bakoitza nori dagokion.
(Eneko): Zertarako jarri dituzue, zein da helburua?
- (Isabel): Ba kameren zergatiak bat baino geiago dira, hauetako bat eta garrantzitsuena da arazoak ditugulako jendeareki arreretan erantzuna emateko. Ikastetxe honetan ez dagoelako sarrera bat bakarrik gurasoekin harremana izateko bi baizik, montebideokoa eta kurutziagakoa. Bueno eta sarrera hauetan denbora guztian norbait ez izateko hau idia ona iruditu zitzaigun. Langile batek bi sarreretako lana egin ahal zezan, gurasoek txirrina jo eta zabalduz.
Beste zergatia segurtasunarekin dago lotuta. Montebideoko aldean umeak izaten dira beraz beharrezkoa zaigu ateak itxita eta zerbait pasatuz gero kamerak languntza emango ligukete eta gainera kamerek azken hilabeteetan egon diren umeen aulkien lapurketarik ez egotea langunduko liguke. Gainera asteburuetan zerbait pasatuz gero kamerek grabatuko lukete eta ez hainbeste arazo izango grabatutako geratuko litzatekeelako.
(Xabier): Non jarri dituzue?
- (Isabel): Momentuz hiru lekutan daude jarriak: Kurutziagako atean, Montebideko atean eta Astarloako atean. Azken honetan izan ezik, Montebideon eta Kurutziagan Kanpoalderantz eta barrualderantz daude.Astarloan, ordea, Kanpoalderantz besterik ez dago.
(Eneko): Ikasleak kontuan hartu ahal dituzue erabakia hartzerako orduan?
- (Isabel): Ez, ez dugu ikasleen iritzia kontuan hartuz jakinik lan antolakuntza bat dela eta pentsatuz ez duela hauengan eraginik izango.
(Xabier): Irakasleen iritzia kontuan hartu duzue?
- (Isabel): Irakasleena ere ez dugu kontutan izan hauengan ere ez duelako inolako eraginik izango. Printzipioz ez duelako beraien lanean inolako zerikusirik, bakarrik sartzerakoan atea itxita badago txirrina jo beharko dutelako, besterik ez.
(Eneko): Uste duzu kamerak helburua lortzen ari direla?
- (Isabel): Beno kamerak oraindik ez dira funtzionamenduan jarri, oraindik bi falta baitira instalatzeko.
(Xabier): Zer egiten da bideoekin, gorde ala ezabatu?
- (Isabel): Bai, grabaturiko bideoak gorde egiten. Horrelako sistemetan beti gorde egiten da eta aparte gertatzen ari dena ordanagailu baten pantailan ikusiko da momentu horretakoa ikusi ahal izateko. Egun batzuetan grabaturik geratzen da eta gero automatikoki ezabatuko dira. gainera gordeko ez balira ezingo litzatezke lapurretak edo arazoak konpondu.
(Eneko): Ikasleren bat etorri al da kexaka?
- (Isabel): niri behintzat ez zait idatziz inolako kexarik iritzi eta bestelaz ere ez dut ezer entzun.
(Xabier): Noiz jarriko dira kamerak funtzionamenduan?
- (Isabel): Ba espero dut lehen bailen kamerak prest egongo direla dagoeneko ia denak jarrita daudelako.
(Eneko):Azkenik, zein da zure iritzia kamerak jartzeari buruz?
- (Isabel): Nire ustez kamerak jartzea ona da, edonor sartu ez ahal izateko eta lapurretarik ez egoteko; hau da, batik bat segurtasunerako.
Kameren araudiak dioenez onartuta daude, edifizioaren barruko partean badaude. Nahiz eta jendeak intimitatea apurtzen duela esan, ez daude legez kanpo eta ondo etorriko zaie eskolako harreretan daudenei beste lan batzuk egin ahal izateko.
Aste honetan funtzionamenduan hasiko dira eta espero dugu informazio honekin kameren asuntoa argi geratu izana.
http://noticias.juridicas.com/articulos/55-Derecho%20Penal/199910-videovigilancia.html

Zabaldu
del.icio.us