DURANGOKO ZORTZI NESKA - MUTIL DRESDEN- EN
Durangoko ikastetxe desberdinetako zortzi neska - mutilek Dresden-en (Alemania) aste bat igaro dute.
Gerra garaian bonbardeatuak izan diren hiru herriren arteko elkartrukearen lehenengo pausua iaz izan zen. Durango izan zen lehenengo helmuga, baina Coventry-ko (Inglaterra) gazteek ez zuten parte hartu. Aurten bigarren helmuga Dresden izan da eta oraingoan ere ingelesak ez dira animatu, hala ere, Durangarrek astea pozik igaro dute.
Lehenengo egunetan iazko harremanak sendotu behar izan dituzte. Bertako bizimodura moldatu behar izan dute, nahiz eta hasieran kostatu azkenean beraien arteko harremana oso ona izatea lortu dute.
Durangoko gazteek Dresdeneko gazte baten etxean pasatu dute astea, familiakoak balira bezala bizi behar izan dute, horrek beraien ohitura desberdinak ezagutzera lagundu diete.
<
Beraien iritziak batez ere baikorrak izan dira eta errepikatuko luketela diote guztiek, gainera esperientzia hau ez dutela inoiz ere ahaztuko esan dute. Datorren urtean Coventry- ra joateko prest daudela diote, desiratzen baitaude hori gertatzeko.
<
EGILEAK: KARLOS URKULLU ETA NEREA GOROSPE

Zabaldu
del.icio.us