LOKALAK
Lokalen inguruko eztabaida gero eta handiagoa da herriko jendearen artean, bakoitzak bere ikuspuntua defendatzen baitu.
Gaur egun, Durangaldeko gazteen artean modan jarri da lokal bat izatea. Oso ohikoa bihurtu da 15-17 urte bitartekoetan. Baina horrek abantailak zein arazoak sor ditzake. Abantaila eta desabantaila horiek hainbat ikuspuntu desberdinetatik ikusi ditzakegu. Batez ere, desberdinenak, guraso eta seme-alaben artekoak dira. Gurasoek gehienetan ez dira lokala edukitzearen aldekoak. Pertsona askori galdetu eta inkestak egin eta gero, argi ikusi dugu 10 familietatik 8tan iskanbilak sortzen direla erabaki hori hartzerakoan horren arrazoi nagusietariko bat, lokal hauen prezioen ondorioz izaten da, ez baitira ados jartzen nor izango den ordaindu beharko duena.
Gurasoek ere gazteak alkohola edaten eta erretzen hasteko bide bat dela uste dute. Baina, bildutako informazioa kontuan hartuta, argi dago, gai honetan ideia oso desberdinak daudela, edadea eta egoera zein den kontuan hartuta.
Lokalen inguruko informazio gehiago

Egileak: Iñaki Fernandez, Nerea Gorospe, Olarizu Echarte, Ane Velasco eta Jone Andrés.


Zabaldu
del.icio.us