Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

4. DBH. audiogela
Durangoko Jesuitak ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleen albiste blog-a

30/04/2009 GMT 1

Abiadura Handiko Trena

paulaandconpany @ 19:06

Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza martxan da nahiz eta jendearen pentsaerak aurkakoak izan.

clip_image002.jpg Euskadin, hurrengo urteetan, aldaketa garrantzitsua gertatuko da hiru hiriburuak lotuko dituen Abiadura Handiko Trenaren bidez

Eraikuntza lanak 2006ko irailean hasi ziren eta 2015-2018 urteen bitartean amaitzea espero da. Milioi euroko kostua ordainduko dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuaren artean.

Proiektu guztietan bezala, bere alde onak eta txarrak ditu:

Abantailak:

• Hiriburuen arteko bidaia denbora erdira murriztuko da. Horrela, egun batetik bestera bidaia egiteko aukera izango da.

• Pertsonak garraiatzeaz gain, produktuak ere garraiatuko dira, beraz, errepideetan trafikoa murriztu eta segurtasuna handituko da.

• Europan zehar bidaiatzeko aukera ere badago eta turismoa gero eta gehiago areagotuko da. Horri esker gizarte mailan aurrerakuntzak gertatuko dira.

Desabantailak:

• Euskadin egindako proiektu handienetako bat denez, hemengo ingurugiroa kutsatuko du, kalte handiak sortuz; desjabetzak gertatuko dira eta hormigoizko zutabe erraldoiak eta tunelak eraikiko direnez, mendiko paisaia eta ingurunea asko kaltetuko ditu.

clip_image02.jpg
• Kutsadura arazo handiak ere izango dira, erabiltzen duen erregaiak trenbide inguruko lurralde guztiak ere kutsatzen baititu.

• Gainera, trena hiriburuetan soilik egiten du geldialdia, beraz ez da batere erosoa herrietan bizi den jendearentzat.

• Tiketaren prezioa ere tren normalena baino askoz garestiagoa da eta mantentze lan handiak behar ditu.

• Ibiltzeko, energia pila behar duenez, baliteke zentral nuklear berriak eraiki behar izatea behar adina energia lortzeko.

• Euskal herriko paisaia ere suntsituko duela kontuan hartu beharra dago, trenbidea gune naturaletatik igaroko baita (nahiz eta eraikuntzaren arduradunek parke naturalak saihestuko dituela esan).

Bestalde, hainbat talde ekologista, ezkertiar etab ere proiektuaren aurka jarri dira eta eztabaida handia sortu da trenari buruz,hainbat musika taldek euren abestiekin protesta egiten dute.

Gure ustez AHT-ak kalte handiegiak sortu ditzake eta horregatik haren aurka borrokatzeko elkarlan bat sortu dugu.

Egileak: Alazne Urien, Sheila Ceide, Aitor Rodriguez eta Paula Motrico.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!