AHT: BAI EDO EZ?
Zer da?
Abiadura Handiko Trena garraio mota bat da, denbora laburtzeko pentsatua dago.
Ingurugiroan eragin larria eta eraikuntza kostu handiak dakarten azpiegitura garestiak eraikitzea exigitzen du. Egitasmo horrek 600.000 milioi euroko aurrekontua du, 2020 bitartean.
AHT-k kostu ekonomiko, ekologiko eta sozial itzelak lekarkeenean eta bat ere informazio gardentazunik eta herritarren parte hartzerik gabe jorratu denean.Gehiago sozial eta sindikalak behin eta berriro AHTrekiko aurkakotasuna adierazi duen arren, egitasmoaren arduradunek ezikusiarena eta entzungor egiten jarraitzen dute eta inposaketaren bidea urrats berriak ematen ari dira.
Ez dauka inolako zentzurik gizarteari onurarik ekarriko ez dioten azpiegituratan herritarrek sortu eta behar duten diru publikoa alferrikaltzea, are gutxiago, herritarren nahi eta beharretatik aldendurik dagoen eredua bultzatzen badute. Zer zentzu dauka herritarren eta naturaren esplotazioa eta nahigabea dakarren eredua mantentzeak? Zer zentzu dauka gutxi batzuen interes eta handinahiek eragiten duten xahuketa mantentzen jarraitzea?
AHT-ren obrak:
Herritarren iritziak:
Hainbat iritzi daude herritarren artean, batzuek obrak honek beharrezkoak direla ekonomia bultzatzeko. Beste batzuek ordea, ez daude bat ere ados zeren eta ingurugiroa zapalduko digutelako eta dugunarekin nahikoa dugulako. Denak dute iritzi bera trenarengatik bere etxea kentzen badiote: ez zuten onartuko.

Zabaldu
del.icio.us