Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

4. DBH. audiogela
Durangoko Jesuitak ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleen albiste blog-a

27/05/2009 GMT 1

DROGAZALEEI LAGUNTZA EMATEN

leireandconpany @ 08:52

Pasadan egunean, drogamenpekotasun bulegora joan ginen, eta Amaia Urrutiari galdera batzuk egin genizkion.
Jatortasun handiz, gure galdera batzuei erantzun zizkigun:
- Egunon, Amaia. Drogazaleak, noiz erabakitzen edo zeren eraginez erabakitzen dute deshintoxikazio zentruetara sartzea?
- Faktore askoren menpe; familia, beren burua oso txarto ikusten dutelako, lagunengaitik beste batzuetan...etb.
- Gehiengoa, zenbat denbora pasatzen ditu, edo behar ditu deshintoxikatzeko?
- Depende zelako droga den, zenbaterainoko menpekotasuna duen, baina psikikoa beti geratzen da, tabakoa eta alkoholaren moduan.
- Zertan datza zuek ematen duzuen programa?
- Arazoekin datorren jendea zentroetara eraman. Horrez gain, hitzaldiak ematen ditugu, eta psikologoak gara.
- Noiztik eskaintzen dituzue zerbitzu hauek?
- Duela 19 urte hasi ginen zerbitzu hauek eskaintzen, gutxi gora behera.
- Zein da zentru hau bizitatzen duten pertsonen batez besteko adina?
- Danetik. Jende nagusi gehienak, kokainomanoak dira, eta beste aldetik, jende gaztea, gurasoekin datoz marihuanarekin arazoak dituztela esanez.
- Zeintzuk dira zailtasunak drogazaleei tratatzeko?
- Arazo nagusiena, haiek ez dute onartzen arazo bat daukatela, beraz, oso zaila egiten zaie droga hori istea.
- Ze terapia mota daude?
- Terapia mota desberdinak daude. Alde batetik, terapia motibazionala dago, bestetik, alkoholikoentzat "kolme" terapia.
Laguntza psikologikoa ematen dugu baita.
-Esker anitz, Amaia. Oso gustora egongara berriketan.Hurrenarte.
- Bai, zueri.
Irakurri duzuen guztiontzat, eta arazo hau daukazuenontzat, badakizue zer egin.
Hauek dira drogen ondorio fisikoak:

Egileak:Olatz, Leire, Alba, Ainhoa eta Ioni

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!